MU eta EUSKARA

Euskara bizi izateko

Archive for Iraila, 2008

Euskaraz lan egiteko 5 tresna

Posted by edurne on 30th Iraila 2008

Euskaraz lan egiten baduzu informatikako 5 baliabide hauek nahitaez ezagutu behar dituzu.

  1. Zuzentzaile ortografikoa (Xuxen ).
  2. Euskarazko Firefox web nabigatzailea.
  3. Euskalbar hiztegien Firefox-erako tresnabarra, euskera-gaztelera-ingelesa itzulpenak egiten lagunduko diguna.
  4. Elebila euskarazko web edukien bilatzailea.
  5. Euskarazko Wikipedia , euskarazko entziklopedia askea.

Zuk beste tresnaren bat ezinbestekotzat jotzen baduzu edo proposatutako horiekin ados ez bazaude, bota zure iritzia.

Posted in Galdezka | No Comments »

CAF-Elhuyar sariak

Posted by edurne on 25th Iraila 2008

Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazioko sariak jarri dituzte berriro ere martxan, aurten hamabosgarrenez. Sari hauek euskarazko zientzia-dibulgazioa sustatzeko helburuarekin sortu ziren, eta zientzia-dibulgazioan erreferentzia bat izatera iritsi dira, urte hauetan lortu duten ospeak eta oihartzunak erakusten duenez.

Zientzia eta teknologiako gaiei buruzko artikuluak sarituko dira, urtero legez, eta lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko da (egun hori barne). Elhuyar Fundazioaren egoitzara bidali behar dira artikuluak. Sariak, bestetik, hauek izango dira:

o Lehenengo saria: 1.200 €

o Bigarren saria: 800 €

o Hirugarren saria: 600 €

o Gazteentzako sari berezia (25 urtetik beherakoentzat): 400 €

Lanak euskararen eta zientzia-dibulgazioaren alorrean esperientzia duen epaimahai batek epaituko ditu, eta hark erabakiko du zein diren XV. edizioaren irabazleak. Irabazleen izenak 2009ko martxoan argitaratuko dira. Horretaz gain, artikulu irabazleak Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian argitaratuko dira 2009ko apirilean.

Sariketari buruzko xehetasun guztiak www.zientzia.net web gunean dauden oinarrietan ikus daitezke.

Iaz Eskolako ikasle batek irabazi zuen, ea aurten ere horrela den!

Posted in Erositako prezioan | No Comments »

Skype euskaraz ere

Posted by edurne on 16th Iraila 2008

Internet bidez telefonoz (bezala) hitz egiteko eta txateatzeko tresna ezagunena, Skype, euskaratu egin dute. euskara.lang fitxategia jaitsi behar duzu ordenagailura, eta zure Skype instalaziora egokitu.

Foro honetan aurkituko duzu fitxategia.

Gaztelaniazko instalazio batean nola ezarri behar den instrukzio hauek jaso ditugu:

  1. Kopiatu fitxategia hurrengo direktorioan: Skype duzuen direktorioaren barruan phone izeneko direktorio bat dago. Kopiatu bertan euskara.lang fitxategia. Adibidez: c:/ archivos de programa/ Skype/ Phone/
  2. Ondoren, joan Herramientas fitxara eta bertan aukeratu cambiar idioma eta honen barruan beheko partean cargar idioma skype
  3. Euskara.lang fitxategia aukeratu eta eman ‘Cargar’-i eta listo!!

Posted in Erositako prezioan | No Comments »

Liburu bat gomendatu

Posted by edurne on 10th Iraila 2008

Udan denok izaten dugu liburu bat edo bi edo hiru irakurtzeko astia, proposatzen dizueguna udan irakurritako liburu horietako bat gainontzeko guztiei gomendatzea da. Liburu bat gomendatu eta hiru arrazoi eman, arrazoi pertsonalak, emotiboak…. Pertsonatik pertsonara eta bihotzetik bihotzera, aholku bat ematen ausartu.

Guk honako liburu hau proposatzen dugu: Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

Liburua ez dizuegu zerren ingurukoa den kontatuko, hobe baita, liburu hori behinik behin, ezer jakin gabe irakurtzen hastea. Asko galtzen baitu, bestela. Liburu hau aukeratzeko hiru arrrazoiak:

  • Idazkera errez eta atsegina du
  • Pentsatzeko asko ematen du, baina, erraz irakurtzen da
  • Idazleak gertakari larri bati ematen dion ikuspegia

Posted in Ekin eta ekin | 2 Comments »