MU eta EUSKARA

Euskara bizi izateko

Liburu bat gomendatu

Posted by edurne on Iraila 10th, 2008

Udan denok izaten dugu liburu bat edo bi edo hiru irakurtzeko astia, proposatzen dizueguna udan irakurritako liburu horietako bat gainontzeko guztiei gomendatzea da. Liburu bat gomendatu eta hiru arrazoi eman, arrazoi pertsonalak, emotiboak…. Pertsonatik pertsonara eta bihotzetik bihotzera, aholku bat ematen ausartu.

Guk honako liburu hau proposatzen dugu: Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

Liburua ez dizuegu zerren ingurukoa den kontatuko, hobe baita, liburu hori behinik behin, ezer jakin gabe irakurtzen hastea. Asko galtzen baitu, bestela. Liburu hau aukeratzeko hiru arrrazoiak:

  • Idazkera errez eta atsegina du
  • Pentsatzeko asko ematen du, baina, erraz irakurtzen da
  • Idazleak gertakari larri bati ematen dion ikuspegia

2 Responses to “Liburu bat gomendatu”

  1. Xabier Arrasate Says:

    Egia esan bolo-bolo dabilen liburua da; oraintxe ari naiz bukatzen neu ere. Alabaina, jatorrizko bertsioa ari naiz irakurtzen, alegia, “The boy in the striped pyjamas” eta benetan diotsuet, oso ingeles irakurterraza du (horregatixe euskararako itzulpena ere irakurterraza da). Liburu gordina eta, halaber, xamurra. Zuen ingelesa aberasteko oso egokia.

  2. Idoia Says:

    “Liburu bat gomendatu” ikusi dudanean, udaran irakurritakoa gomendatu behar nuen…baina hara non, jada gomendioa luzatuta dago…nik ere uda honetan pijama marradunaz jantzitako mutikoaren liburua irakurri dut eta…gomendatzeko arrazoiak? Edurnek eta Xabierrek aipatutakoak…benetan ematen du zer pentsa…gizakiaren gaiztotasuna hipokresiaz mozorrotuta…

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>