Euskaraz lan egiteko 5 tresna
Posted by edurne on Iraila 30th, 2008
Euskaraz lan egiten baduzu informatikako 5 baliabide hauek nahitaez ezagutu behar dituzu.
- Zuzentzaile ortografikoa (Xuxen ).
- Euskarazko Firefox web nabigatzailea.
- Euskalbar hiztegien Firefox-erako tresnabarra, euskera-gaztelera-ingelesa itzulpenak egiten lagunduko diguna.
- Elebila euskarazko web edukien bilatzailea.
- Euskarazko Wikipedia , euskarazko entziklopedia askea.
Zuk beste tresnaren bat ezinbestekotzat jotzen baduzu edo proposatutako horiekin ados ez bazaude, bota zure iritzia.