Posted by edurne on 31st Urria 2008
Elebila euskarazko bilatzaileak bere lehen urtemuga bete du eta, ospakizun antzera edo, bi berrikuntza gehitu dizkio bere eskaintzari.
Elebila berrituak euskarazko irudi bilatzailea eta sinonimia bidezko bilaketak egiteko aukera ematen du orain. Irudi bilatzailearen bitartez, erabiltzaileak aukera izango du euskaraz, zein beste edozein hizkuntzatan idatzitako testuei dagokien irudiak bilatzeko. Bestalde, Elebilak sinonimia bidezko bilaketak egiteko aukera ere eskaintzen du. Hau da, erabiltzaileak euskarazko hitz bat idazten duenean, Elebila bilatzaileak hitz horren sinonimoak ere erakusten ditu: adibidez, triku idatziz gero, kirikiño edo sagarroi hitzak ere proposatuko ditu.
Informazio gehiago…
Posted in Ekin eta ekin | No Comments »
Posted by edurne on 17th Urria 2008
Zenbait webgune eta Interneteko zerbitzuk aukera dute hizkuntzaren arabera eskaintzeko edukia erabiltzaileari. Nabigatzailea gaztelaniaz baduzu konfiguratuta, gaztelaniaz azalduko zaizu webgune hori. Euskaraz baduzu, euskaraz. Nabigatzailea euskaraz izateak interneteko hizkuntza-paisaia euskalduntzeko ere balio du.
Zuk ba al dakizu zein hizkuntzatan duzun zuk? Atxukale.com bisitatu, eta lehen orrian esango dizu zein hizkuntza konfigurazio duzun.
Honen inguruko informazio eta datu gehiago Lan ta lanek Luistxo Fernandezi egindako elkarrizketan daukazue.
Posted in Erositako prezioan | No Comments »
Posted by edurne on 7th Urria 2008
Urtero bezala, Unibertsitate publiko eta pribatuetako irakasleak biltzen dituen Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak (EIREk) Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. Erakusketa antolatuko du. Argitaratutako “Euskarazko Unibertsitate-Liburuen Bilduma” erakustea du helburu nagusia.
2008ko urriaren 14tik 16ra Koldo Mitxelena Bibliotekan izango da, Elurreta Eraikinean Arabako Campusean.
Egitaraua interesgarria da: hitzaldiak, tailerrak eta mahainguru bat, euskarazko liburu eta testuen sorkuntza eta ekoizpenaren gainekoak.
Posted in Erositako prezioan | 2 Comments »
Posted by edurne on 3rd Urria 2008
Huheziko irakasle talde batek wiki bat sortu du, Glosategia Komunikazioaren gainean, eta hor jasotzen hasi da jakintza gai horretan gehien erabiltzen diren hitzak. Glosategiko edukiak irekiak dira.
Informazioa eta Komunikazioa departamenduko kideek sortu dute Glosategia Komunikazioaren gainean, PBwiki plataforman. Wiki horretan dauden hitzak honako atal hauetan daude banatuta:
- Diseinua
- Ikus-entzunezkoak
- Informatika
- Internet
- Kazetaritza
- Komunikazioa
- Komunikazio korporatiboa
- Tipografia
Glosategi bat izan arren, oso erraza da bertan nabigatzea, wiki hau hiztegi baten moduan antolatuta baitago, alfabetoaren hurrenkeran, eta erabiltzaileak orri guztietan izango baitu aukera nahi duen letran klik egiteko.
Glosategi honekin, Huhezik baliabide bat gehiago sortu nahi du, Komunikazioan interesa duten irakasle eta ikasle guztientzat.
Posted in Erositako prezioan | No Comments »