Euskarazko unibertsitate-liburuen IV. erakusketa
Posted by edurne on Urria 7th, 2008
Urtero bezala, Unibertsitate publiko eta pribatuetako irakasleak biltzen dituen Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak (EIREk) Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. Erakusketa antolatuko du. Argitaratutako “Euskarazko Unibertsitate-Liburuen Bilduma” erakustea du helburu nagusia.
2008ko urriaren 14tik 16ra Koldo Mitxelena Bibliotekan izango da, Elurreta Eraikinean Arabako Campusean.
Egitaraua interesgarria da: hitzaldiak, tailerrak eta mahainguru bat, euskarazko liburu eta testuen sorkuntza eta ekoizpenaren gainekoak.
Urria 7th, 2008 at 1:45 pm
Benga, animatu zaitezte!!! parte hartzen. Zatozte Gasteizera 14 eta 15 bitartean.
Erakusketa bera interesgarria da. Gainera, mahainguruak eta dohainezko bi tailer daude.
Urria 17th, 2008 at 6:37 pm
Gauza interesgarriak esan ziren EIREk Arabako Campusean antolatutako ekitaldian. Nik bi hitz dauzkat gogoan: eleaniztasuna eta elkarkidetza. Bertan elkartu ziren unibertsitateetako hainbat ordezkari eta bestelako eragile batzuk. Elkarkidetza lantzeko aukera ezinhobea, ala? Eleaniztasuna berriz, euskararentzako aukera ona, elean hiztunak izateko………
Unibertsitateko ikasmaterialaren indarguneak eta ahuluneak aurkeztu ziren: lan ona egin du EHUk. Xabier Isasiren hausnarketa hau gustatu zitzaidan: daukagun materiala daukagu ikasleak elebidunak direlako. Alajaina! Euskaldunak erdaldunak ere bagarela, alegia, eta horrek ondorena dakar…….. Ahaztu ezin dugun detailea!
Arratsaldeko saioan Fernando Morillok liburu elektronikoen gaia jorratu zuen. Hau da, paperetik haratagoko liburuak, entzun ere egin daitezkeenak. Interesgarria benetan!