MU eta EUSKARA

Euskara bizi izateko

CAF-Elhuyar sariak

Posted by edurne on Iraila 25th, 2008

Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazioko sariak jarri dituzte berriro ere martxan, aurten hamabosgarrenez. Sari hauek euskarazko zientzia-dibulgazioa sustatzeko helburuarekin sortu ziren, eta zientzia-dibulgazioan erreferentzia bat izatera iritsi dira, urte hauetan lortu duten ospeak eta oihartzunak erakusten duenez.

Zientzia eta teknologiako gaiei buruzko artikuluak sarituko dira, urtero legez, eta lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko da (egun hori barne). Elhuyar Fundazioaren egoitzara bidali behar dira artikuluak. Sariak, bestetik, hauek izango dira:

o Lehenengo saria: 1.200 €

o Bigarren saria: 800 €

o Hirugarren saria: 600 €

o Gazteentzako sari berezia (25 urtetik beherakoentzat): 400 €

Lanak euskararen eta zientzia-dibulgazioaren alorrean esperientzia duen epaimahai batek epaituko ditu, eta hark erabakiko du zein diren XV. edizioaren irabazleak. Irabazleen izenak 2009ko martxoan argitaratuko dira. Horretaz gain, artikulu irabazleak Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian argitaratuko dira 2009ko apirilean.

Sariketari buruzko xehetasun guztiak www.zientzia.net web gunean dauden oinarrietan ikus daitezke.

Iaz Eskolako ikasle batek irabazi zuen, ea aurten ere horrela den!

Posted in Erositako prezioan | No Comments »

Skype euskaraz ere

Posted by edurne on Iraila 16th, 2008

Internet bidez telefonoz (bezala) hitz egiteko eta txateatzeko tresna ezagunena, Skype, euskaratu egin dute. euskara.lang fitxategia jaitsi behar duzu ordenagailura, eta zure Skype instalaziora egokitu.

Foro honetan aurkituko duzu fitxategia.

Gaztelaniazko instalazio batean nola ezarri behar den instrukzio hauek jaso ditugu:

  1. Kopiatu fitxategia hurrengo direktorioan: Skype duzuen direktorioaren barruan phone izeneko direktorio bat dago. Kopiatu bertan euskara.lang fitxategia. Adibidez: c:/ archivos de programa/ Skype/ Phone/
  2. Ondoren, joan Herramientas fitxara eta bertan aukeratu cambiar idioma eta honen barruan beheko partean cargar idioma skype
  3. Euskara.lang fitxategia aukeratu eta eman ‘Cargar’-i eta listo!!

Posted in Erositako prezioan | No Comments »

Liburu bat gomendatu

Posted by edurne on Iraila 10th, 2008

Udan denok izaten dugu liburu bat edo bi edo hiru irakurtzeko astia, proposatzen dizueguna udan irakurritako liburu horietako bat gainontzeko guztiei gomendatzea da. Liburu bat gomendatu eta hiru arrazoi eman, arrazoi pertsonalak, emotiboak…. Pertsonatik pertsonara eta bihotzetik bihotzera, aholku bat ematen ausartu.

Guk honako liburu hau proposatzen dugu: Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

Liburua ez dizuegu zerren ingurukoa den kontatuko, hobe baita, liburu hori behinik behin, ezer jakin gabe irakurtzen hastea. Asko galtzen baitu, bestela. Liburu hau aukeratzeko hiru arrrazoiak:

  • Idazkera errez eta atsegina du
  • Pentsatzeko asko ematen du, baina, erraz irakurtzen da
  • Idazleak gertakari larri bati ematen dion ikuspegia

Posted in Ekin eta ekin | 2 Comments »

Zein leku du euskarak ikerketan?

Posted by edurne on Uztaila 28th, 2008

Carlos Garcia Eskolako Ikerketa lerroaren koordinatzailea da eta duela urtebete hasi zen arlo honetan lanean. Beregana jo dugu bere lana hurbilagotik ezagutzeko, eskuartean dituen erronken berri jakin eta bide batez, euskarak ikerketan duen tokia zein den ezagutzeko.

1. Nola hartu duzu lanpostu berria? Nolakoa izan da lehenengo urtea hau?

Ondo! Lehenengo urte hau ikasteko izan da. Zegoena ezagutu, kanpoan dagoena ikusi, finantzatzeko moduak aurkitu. Asko ikasi dut.

2. Zeintzuk dira momentu honetan eskuartean dituzuen ikerketa proiektu nagusiak?

Eskolan pila bat ikerketa proiektu daude. Momentu honetan Industria Ministerioaren 8 CENIT proiketutan gaude, eta hauek urteko proiketurik onenak direla esaten da. Bestetik, Zientzia ministerioaren izaera Berezi eta Estrategikoko hiru proiektuetan parte hartzen dugu eta horietako bitan liderrak gara. Azkeneko proiektu hauetan hogei bat enpresa eta zentro teknologikok parte hartzen dute.

Bestetik, aurten Conreso Nacional de Materiales antolatu dugu eta uztailean, Garaian, mikrofabrikazioari buruzko jardunaldi bat izan dugu; azken jardunaldi hauetan gutxi gorabehera 150 lagunek parte hartu dute.

Gaur egun Eskolan dauden 166 irakasleen dedikazioaren %50 ikerketara dago bideratuta, Eskolako jendeak oso lan onak egiten ditu. Aurten 435 enpresa, erakunde eta zentro teknologikorekin egin dugu lan. Enpresa horietako batzuk hauek dira: Repsol, PSA, Orona, Fagor, Ideko, Ikerlan, ITP, Aciona, Cie Automotive, CAF, Irizar, Danobat… Hala ere, oraindik asko daukagu egiteko.

3. Zeintzuk dira erronka horiek? Zer ari zarete lantzen plan estrategikoan gai honetan?

6 proiektu Europarretan gaude sartuta aurten, nazioarteko proiektu kopurua areagotu behar dugu eta hori da erronka garrantzitsuenetako bat. Bestetik, gure erronka irabaziak bikoiztea da, beraz pentsa zenbat lan dagoen egiteko, baina, taldeak osatuta daude eta konpromiso handia dago jendearen aldetik. Egia esan, erronka oso handiak jarri ditugu.

4. Eta euskara? Estrategikoa al da ikerketan?

Ba, ez. Ikerketan, ingelesa nagusitzen ari da. Gainera gure erronken artean naizoarteko proiektu gehiago lortzea dago.

5. Orduan nola ikusten duzu euskara arlo honetan? Zein leku izan beharko luke zure ustez?

Adibidez, Elhuyarrek oso lan ona egiten du, Elhuyar aldizkarian, baina, guretzako zaila da. Nik uste dut gure ikasleek geroz eta Karrera Amaierako Proiektu gehiago egingo dituztela euskaraz eta berdin gertatuko dela idazten diren tesiekin. Gure ikasleek euskaraz egiten dituzte ikasketak, nik uste dut prestatu daudela horretarako. Eta ados nago Patxik aurrekoan egin zenioten elkarrizketa esaten zuenarekin. Berak orain militantziagatik egiten duela tesia euskaraz eta arlo profesionaletik begiratuko balu, ingelesez egingo lukeela. Nik uste dut hurrengo urteetako joera hori izango dela. Gaztelaniaz tesi gutxiago egingo dira eta ingelesez eta euskaraz egindako tesi kopurua igo egingo dela.

Posted in Aurrez-aurre | No Comments »

Siglak

Posted by edurne on Uztaila 28th, 2008

Zer dira siglak?

  • Zenbait izen bereziren ordezko laburtuak
  • Testuak aritze aldera erabiltzen dira
  • Lehen agerraldian lotura egin beharra dago
  • Siglak tarteko punturik gabe idatzi behar dira

Nola deklinatu behar dira?

Siglak deklinatzeko, ez da kontuan hartzen azpian duten izen osoa, baizik eta sigla bera izen berezi gisa; hau da, nola irakurtzen dugun sigla.

Esate baterako:

Sigla

Ez

Bai

EB

Ebeko (Europako Batasuneko)

EBko (e-be-ko)

EB

Ebean (Europako Batasunean)

EBn (e-be-n)

EHE

EHEek (Euskal Herrian Euskaraz-ek)

EHEk (e-hatxe-e-k)

BAM

BAMko (Baiona-Angelu-Miarritze-ko)

BAMeko (bam-eko)

Deklinabide atzizkia marratxorik gabe lotu. Salbuespenak:

- EK-k antoaltu du mendizale honen erakusketa.

Sigla artikuludunak:

Siglek berez ez dute artilukurik hartzen, izen berezien moduan jokatzen baitira.

Salbuespenak badira, izen arrunt moduan erabiltzen direnak:

- Hori ez da prezioa, BEZa barne.

- Ez du BEZik ordaintzen

- CDa grabatu du

- HIESak jota

Posted in Galdezka | No Comments »

e-demokrazia wikipedian euskaraz

Posted by edurne on Uztaila 28th, 2008

Osane Lizarralde informatika departamentuko irakasleak eta Jone Zubizarreta ingeniaritza informatikoko 5. mailako ikasleak IKTen kudeaketatik abiatu zuten beraien ikerketa eta e-demokrazia ikerketa honen aplikazio praktikoa izan da.

e-demokraziak motzean esanda, herritarren parte hartzea bultzatzea du helburu eta parte hartze hori bideratzeko IKTak erabiltzea. IKTak erabiliz (telefono finkoa, eskukoa, posta elektronikoa, wikiak, internet, foroak…) parte hartzearen etapak landu daitezke, informazioa ematea, komunikazio kanalak sortzea eta eztabaida-guneak sortzea.

Funtsean herritarren parte hartzea lortzeko ahalik eta aukera gehien ematea da. Zein bide erabiliko den testuinguruaren araberakoa izango da.

Ikerketa honetan sortu duten euskarazko materiala wikipedian jarri dute denon eskuragarri. Oraindik zenbait irudi falta dira jartzea, baina, irailean lanean jarraituko dutela esan digute.

Posted in Erositako prezioan | No Comments »

Eunate Eliori elkarrizketa

Posted by edurne on Uztaila 2nd, 2008

Eunate Elio ETEOko Estrategia eta ekintzailetasuna departamentuko irakaslea da eta kooperatibetan emakumeek izan duten parte hartzea eta egungo egoera aztertzen ai da bere tesirako.

1. Zeri buruz da zure tesia? Zein da izenburua?

Nire tesiak bi helburu ditu: bata, kooperatibetan emakumeek izan duten parte hartzearen analisi historiko bat egitea eta gaur egungo egoeraren diagnostiko bat egitea. Bestetik, Kontseilu Errektorean kristalezko sabaia kontzeptua aztertu dut, hau da, emakumeek erabakitze guneetara iristeko dituzten oztopoen azterketa. Orain arte zuzendaritza postuak aztertu izan dira, nik kooperatibetako organo esanguratsuenetakoa landu nahi izan dut: kontseilu errektorea.

Eta izenburua…. oraindik ez dut erabaki izenburu asko probatu ditut, baina, oraindik ez dut egoki bat topatu.

2. Berdintasunaren gaia lantzen ari zara, zein da egoera gure inguruko kooperatibetan ?

Momentuz, kooperatibetako diagnostikoa bakarrik egin dut, ez ditut datuak konparatu kooperatiba ez diren enpresekin. Ezin dut esan, beraz, kooperatibetan egoera hobea edo okerragoa den. Emakumeak Mondragon taldeko bazkideen %42 dira, baina beraien lana kontzentratua dago banaketa dibisioan, Eroskin bereziki: kooperatibetan lan egiten duten emakumeen erdiak Eroski eta Auzolagunen lan egiten du. Bestetik, zuzendaritza postuen eta kontseilu errektoreetako karguen %20 inguru betetzen dute emakumeek.

3. Zein arlotan daude desberdintasunak?

Desberdintasunik ez daude, soldatan, lan-baldintzetan, lan-jardunean… ez behintzat. Kontua beste hau da: kooperatibetan emakume gehien dauden sektore eta lanpostuak gaizkien ordaindutakoak direla, orokorrean. Talde moduan aztertzen badugu hori da desberdintasuna (emakumeek talde bezala, gizonek baino gutxiago irabazten dute, adibidez), baina, banaka aztertuta ez dago desberdintasunik. Bukatzeko, emakumeek botere guneetara gutxiago iristeko zailtasun gehiago dituzte.

4. Neurriak hartu al dira?

Euskadiko Kutxak orain dela hamar urte jarri zuen martxan berdintasun plana. Eroskik ere badu berea. Berdintasun lege berriarekin 250 langile baino gehiago dituzten kooperatibek berdintasun plana jarri beharko dute abian, Eika, Orona edo Maier kasu.

5. Eta hizkuntzaren gaia zaintzen da?

Bai.Eroskik arau kongresualen berrikuspena egitea eskatu zuen, hauek hizkuntza sexista erabiltzen baitzuten. Eta era berean, MCCn berdintasun gida bat prestatzen ari gara kooperatibei laguntzeko eta honek ere hizkuntzaren tratamendua zein izan behar den jasoko du, bai euskaraz eta baita gaztelaniaz ere.

6. Euskara hizkuntza sexista dela esan dezakegu?

Nik ez dut uste euskara hizkuntza sexista denik, euskarak ez du genero gramatikalik. Hizkuntza bat sexista guk egiten dugu, hau da, hizkera da sexista. Adibidez, aurrekoan Idiazabalen artzain eguneko sari banaketan mikrofonotik horrela esan zuten: igo daitezela taula gainera Luciano artzaina eta bere emaztea, bere emazteak ez al du izenik? Horrelakoak asko gertatzen dira, telebista, irrati, egunkari… Beste adibide bat: aurrekoan egunkarian irakurri nuena: bi andaluziar eta bere emazteak… eta guk ere horrelakoak egiten ditugu.

7. Aholku batzuk erabilera egokirako?

Batetik, lehen aipatutakoak saihestea, hau da informazioa emateko modua zaintzea eta bestetik, kontuan hartzekoak dira Amelia Barqinek Euskararen erabilera ez sexista gidan egiten dituen hainbat proposamen: “giz” erroa modu generikoan erabiltzea, generoa daukaten izenen erabilera egokia egitea, ahal dela neutroak erabiltzea…

Posted in Aurrez-aurre | No Comments »

Erositako prezioan…

Posted by edurne on Ekaina 2nd, 2008

…saltzen dizugu Eireka aldizkariak Josu Zabalari egindako elkarrizketan, unibertsitateen arteko elkarlanari buruz galdetu ziotenean emandako erantzuna:

Momentuz, unibertsitateen artean ez dago inolako elkarlanik arlo honetan eta nire ustez beharrezkoa litzateke. Lan asko dago egiteko euskararen normalizazioari dagokionez , eta guztion indarrak elkartuz ziurrenik emaitzak eraginkorragoak lirateke. Gero eta baliabide gehiago daude esparru honetan baina halere beharrak handiak dira batzuetan unibertsitateok nahiz enpresek ditugun baliabide ekonomikoak ez dira nahikoak normalizazio horretan aurrera-pausoak ematen jarraitzeko. Nire ustez, euskara zerbitzu bateratu batek abantaila ugari ekarriko lituzke guztion indarrak helburu berdinetara bideratzeko aukera emango lukeetelako.

Posted in Erositako prezioan | No Comments »

Hitzak bizirik

Posted by edurne on Maiatza 22nd, 2008

MUko hiru fakultateetan ekimen berezi bat jarriko dugu martxan. Erraza da parte hartzea. Euskarazko hitz edo berba bat aukeratu besterik ez duzu egin behar; gustuko duzulako, estetikoki dotorea iruditzen zaizulako, jatorriz bitxia delako, oroitzapen onak ekartzen dizkizulako… Zeuk aukeratu arrazoia.

Idatzi bada hor gordeta duzun hitz hori eta konpartitu gurekin.

Tril egin, marigorringo, dra, tripi-trapu… Eta beste hau zer iruditzen?

Posted in Ekin eta ekin | 21 Comments »